2019 urtarrileko uzta.

Bostehun eta hirurogoita lau taupada.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Urte zahar, aro berri

 

Hausnarketarako garaiak, oroitzeko premia eta saiatzeko beharra.

Gure aldiaren galdera ez da nora goazen

gure aldiaren galdera da noiz arte.

Eta gauzak eraldatzeko ardura etorri zaigu,

gure aroa bidean delako, euskaldunon aroa.

Hamar mila baino gehiago egon ginen Zaldi Urdina ikusten

Antzokiak mukuru bete, elea zabaldu eta euskara plazara.

Gurea den lekua hartzen hartzen ari gara,

eta gure historiaz jabetzen gara

Hemen gertatu denaz mintzatuko gara, ahaztura antolatuaren kontra.

Isiltasuna urratu, pozaren pozaz.

Antzokian ikusi dugu lehengusua, auzokoa, ama edo semea,

elkar xuxurlatu ditugu minak, familia sekretuak,

lotsa hitzez hitz arinduz joan da eta arintasuna nagusitu da.

Asko garelako, argitara atera gara, erdi harriturik,

gure indarraz oharturik

Urte zaharreko distirak udaberria ekarriko digu.

Herri baten lili sorta.

Bostehun eta hirurogoita lau taupada gehiago gure bihotzean.

 

Ximun Manex eta Arantxa.

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

Uzta