2019 martxoko uzta.

Ikatza sakeletan

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ikatza gure haurtzaroaren bide laguna izan da.
Olentzerok ez zigun ikatzik ekartzen, ez.

Zeren olentzerok, ikastolako buraso baten eitea zuen beti. Eta txokolate esne beroa ekartzen zigun, opari eta lagunarte beroaz gain.

Gure ikastolako eraikin prefabrikatuaren berogailuaren erregaia ikatza zen. Burasoek beren eskuz eraikitako etxe prefabrikatua. Aire hartzeko zelaia gaztainondoz inguratua zen, udazkenetan cowboy eta indioen arteko borroken tresna kuttuna ikasleen artean.

Ikatz usaina ere, garaiko suen ondotik, ke arteko elkarretaratze, manifestaldi zein supazter mindu guzietan. Gertakariek ekarritako ikatzek ez digute sekula elkartasunaren berotasuna ebatsi.

Gure bihotzen sakeletan gaztain eta ikatz aztarnak gelditzen dira, baina goxoago. Urosago eta oparoagoak dira gaztain eta ikatz arrastoak antzerkiaren begietatik. Eskerrak, ikatzaren garra ez da eskuak ileetan edo besarkada estuak bezain iraunkorra.

Aberatsak gira. Gure istorioen eta eskuz egindako ikastolen ondareaz aberastu gira.

Aberastasunak partekatzeko eginak dira.

Komunitatean partekatzeko.

Antzerkiz, halabainan.

 

Ximun eta Manex

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

2019 Iraileko uzta

-------------------------------------------

2019 otsaileko uzta

-------------------------------------------

2019 urtarrileko uzta

-------------------------------------------

2018 abenduko uzta

-------------------------------------------

2019 apirileko uzta

-------------------------------------------

2019 maiatzeko uzta

-------------------------------------------

2019 ekaineko uzta

-------------------------------------------

Uzta