2019 abenduko uzta.

Ez dugu historiarik.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ez da droga arazo larririk izan Euskal Herrian,

gure herriaren historia irakurtzen denean liburu ofizialeetan,

hala uste da bederen.

Baina ikastetxe batean, irakasleek galdetua, ikasleek familietan gaia

aipatu dutenean, zenbat istorio kontatu dituzten....

Ikasleak aho zabalik gelditu dira. Amatxi, osaba, kusia, auzokoa...

Hau dena tapatua egon da, isildua, lotsa eta minek estalia.

Familiarekin etorri dira ikusleak, antzokiak bete dituzte,

eta aitzakia aurkitu dute.

Hitzekin beti lortu ez dena, antzezlanak eskaini die:

Latza izan da. Sarraskia. Seguruenik herri honek bizi izan duen azken

sarraski masibo eta antolatua.

Baina zama, estigma, familien gain utzi da.

Gure gizarteak ez du asmatu nola kudeatu

nahitara ekarria izan den izurritea.

Eta sumindura hor egon da. Barnean. Hatsa kendu arte.

Hitza debekatu arte.

 

Emanaldiz emanaldi, jendeak gutti aipatzen digu antzezlana.

Jendeak bereaz hitz egiten digu:

Bere bizian ikusi, senditu, galdu, beldurtu, haserretu duen guziaz

mintzatzen da.

Antzezlan hau, jendeak bereganatu egin du, eta obran diren hutsune edo

iluntasunak bere haragiz eta argiz bete ditu.

Eskertzekoa da, zeren historiarik ez badugu ofizialki ere,

hitza gelditu zaigu.

Eta baliatuko dugu gure barrukiak askatzeko.

Mintza gaitezen, isilduak izan arren.

Bizirik iraun dugulako. Merezi dugulako.

Besarkada tinko tinkoak.

 

Ximun Manex eta Arantxa.

2022 otsaileko uzta

-------------------------------------------

2022 urtarrileko uzta

-------------------------------------------

2021 abenduko uzta

-------------------------------------------

2021 azaroko uzta

-------------------------------------------

2021 urriko uzta

-------------------------------------------

2021 udako uzta

-------------------------------------------

2021 ekaineko uzta

-------------------------------------------

2021 maiatzeko uzta

-------------------------------------------

2021 apirileko uzta

-------------------------------------------

2021 martxoko uzta

-------------------------------------------

2021 otsaileko uzta

-------------------------------------------

2021 urtarrileko uzta

-------------------------------------------

2020 abenduko uzta

-------------------------------------------

2020 azaroko uzta

-------------------------------------------

2020 urriko uzta

-------------------------------------------

2020 iraileko uzta

-------------------------------------------

2020 udako uzta

-------------------------------------------

2020 larrialdiko bigarren uzta

-------------------------------------------

2020 larrialdiko uzta

-------------------------------------------

2020 martxoko uzta

-------------------------------------------

2020 otsaileko uzta

-------------------------------------------

2020 urtarrileko uzta

-------------------------------------------

2019 abenduko uzta

-------------------------------------------

2019 azaroko uzta

-------------------------------------------

2019 urriko uzta

-------------------------------------------

2019 iraileko uzta

-------------------------------------------

2019 udako uzta

-------------------------------------------

2019 ekaineko uzta

-------------------------------------------

2019 maiatzeko uzta

-------------------------------------------

2019 apirileko uzta

-------------------------------------------

2019 martxoko uzta

-------------------------------------------

2019 otsaileko uzta

-------------------------------------------

2019 urtarrileko uzta

-------------------------------------------

2018 abenduko uzta

-------------------------------------------

2018 azaroko uzta

-------------------------------------------

2018 urriko uzta

-------------------------------------------

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                          !

Uzta