2020 martxoko uzta.

Margoak.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Emanaldien ondotik, harreran uzten dugun liburuxkan,

jendeak idazten digu.

Ikusle batek hitz hauek utzi zituen:

 

“Nere familian bat galdu genuen, eta kuadrillan bi.

Hola izan da, gogorra eta latza.”

 

Samina beti hor da. Eta isiltasunak hazi du.

Belar txar bat bezala.

Eta hitz apur hoiekin amildegi bat adierazten da.

Herri oso bat zepoan erori zen,

Indioak bezala Ameriketan,

Txinatarrak bezala Mantxurian,

Edo beltzak Harlemen.

Euskal jendarteak aske bizi nahi du, eta izarrak besarkatu.

Adikzio guzietan murgildu da, izan heroina,

jokoak, alkohola, edo sare sozialak.

Baina amildegia ez da ttikitu.

Espazioko zulo beltz baten antzera, handitu da.

Ihauterien garaietan bezala,

Zaldi Urdinak barrukiak askatzeko aukera eman digu.

Gure hizkuntzan zaurien eta ametsen iruditeria aberasteko asmoz,

segi dezagun hitzen margoak partekatzen, gure Gernikak marrazteko.

 

 

Ximun Manex eta Arantxa.

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

Uzta