2020 iraileko uzta.

Orain eta hemen.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Hau izanen da gure leloa.

Orain eta hemen,

lortuko dugu Zaldi urdina ematen,

Zure herrian, auzoan edo antzokian.

Lorpen bat da. Bildu gara eta bizi gara,

musukoak hor dira, beldurra eta arrangura ere bai,

baina elkartzeko premia handiagoa da.

Unean une, edozein momentutan amildegitik behera joan daiteke

baina gaur antzokira goaz, eta existitzen gara.

Poza eta askatasuna gailendu dadila.

Gure historiak merezi du,

gure hitzek kontatzen dute,

memoria herrikoia bizi da,

gure hizkuntzaren margoekin marrazten dugu

Ahoz aho, begi kliskaz eta gorputzez

elkarri hitz egin diogu.

Orain eta hemen, gaur gurea da.

Har dezagun plaza, eta mintza gaitezen,

emozioz bete gaitezen.

Pentsatu, solastu, jolastu.

Hau dena gara, denok batera.

Besarkada bizi biziak,

 

 

Ximun Manex eta Arantxa.

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

Uzta