2019 azaroko uzta.

Ez dugu historiarik.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ez da droga arazo larririk izan Euskal Herrian,

gure herriaren historia irakurtzen denean liburu ofizialeetan,

hala uste da bederen.

Baina ikastetxe batean, irakasleek galdetua, ikasleek familietan gaia

aipatu dutenean, zenbat istorio kontatu dituzten....

Ikasleak aho zabalik gelditu dira. Amatxi, osaba, kusia, auzokoa...

Hau dena tapatua egon da, isildua, lotsa eta minek estalia.

Familiarekin etorri dira ikusleak, antzokiak bete dituzte,

eta aitzakia aurkitu dute.

Hitzekin beti lortu ez dena, antzezlanak eskaini die:

Latza izan da. Sarraskia. Seguruenik herri honek bizi izan duen azken

sarraski masibo eta antolatua.

Baina zama, estigma, familien gain utzi da.

Gure gizarteak ez du asmatu nola kudeatu

nahitara ekarria izan den izurritea.

Eta sumindura hor egon da. Barnean. Hatsa kendu arte.

Hitza debekatu arte.

 

Emanaldiz emanaldi, jendeak gutti aipatzen digu antzezlana.

Jendeak bereaz hitz egiten digu:

Bere bizian ikusi, senditu, galdu, beldurtu, haserretu duen guziaz

mintzatzen da.

Antzezlan hau, jendeak bereganatu egin du, eta obran diren hutsune edo

iluntasunak bere haragiz eta argiz bete ditu.

Eskertzekoa da, zeren historiarik ez badugu ofizialki ere,

hitza gelditu zaigu.

Eta baliatuko dugu gure barrukiak askatzeko.

Mintza gaitezen, isilduak izan arren.

Bizirik iraun dugulako. Merezi dugulako.

Besarkada tinko tinkoak.

 

Ximun Manex eta Arantxa.

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

Uzta