2018 azaroko uzta.

Azaroan, gureak omentzen

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

2019 udako uzta

-------------------------------------------

Azaroarekin bat negua etorri zaigu, eta gureak omentzeko aroa. Hemen ez daudenak, bihotzean gelditzen direnak. Oroitzeko garaian murgildu gara. Zenbat senide, anai, arreba, ahizpa, neba galdu ditugun bidean... Zenbatek osatzen gaituzten oraindik, zenbat diren bihotza betetzen digutenak oraindik, zenbat handitu gaituztenak,
eta zenbat faltan botatzen ditugunak...

Antzerkia ez da oroitarri bat, antzerkia haragizkoa da, bihotzekoa, odolekoa, malkoak eta irriak berdin berdin tratatzen dituen arte misteriotsu bat.
Pozik gaude, pozik, hainbat besarkada tinko eragin baititugu Zazpi Senideko antzezlanak bultzaturik. Besarkada batek kontakizun askok baino gehiago balio du. Ikusi duzu Zazpi Senideko zure herrian, zureekin, baina seguru gaude zure hainbat senidek ez dutela ikusi oraindik, eta hortik pasako gara,
justu ondoan. Luzatu gonbidapena, zure odoleko edo bihotzeko senideak antzezlana ikus dezan.
Antzezlan honek zutaz hitz egiten duela espero dugu. Luzatu eskaintza, pasa mezua zure txalaparta dela medio, eta gero... gero egin aspaldian egin ez duzun bazkari hura, barneak arintzeko, poza partekatzeko, eta besarkada estu estu bat egiteko. Adiskide, anai, arreba, ahizpa, neba, antzerki obra hau zurea da, zabaldu lau haizetara.

 

Ximun eta Manex

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

2019 Iraileko uzta

-------------------------------------------

2019 otsaileko uzta

-------------------------------------------

2019 urtarrileko uzta

-------------------------------------------

2018 abenduko uzta

-------------------------------------------

2019 apirileko uzta

-------------------------------------------

2019 maiatzeko uzta

-------------------------------------------

2019 ekaineko uzta

-------------------------------------------

Uzta