2020 udako uzta.

ATE JOKA.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Uda ate joka dabil, alta, udaberririk ez da egon.

Pasa dena ez da polita izan,

eta iragartzen digutena beldurgarriagoa da oraindik:

Iraganaren ahaztura eta etorkizunik gabeko amets gaizto bat.

Arrangurak harrapatu gaitu, bai,

baina ilusioa ez digute lapurtu.

Garenak gara, eta egiten dugunak zutik mantentzen gaitu.

Senidea zaindu, laguna lepoan hartu, maitemindu,

Gure historia kontatu, gure hizkuntzan ekin eta eragin,

Amestu, ilusioa hauspotu, irri egin eta elkartu.

Hau ez al da sukaldeko lanik indartsuena?

Lankidetza ez al da eraginkorra?

Hemen gara, eta biziraungo dugu.

Ez da beste hautabide seriosik.

Udazkenean Zaldi Urdinak trostan segituko du,

Euskal Herriko bideetan bazterrak inarrosten.

Udaberriko, ikuskizun berri bat erditzeko

esperantzetan gara:

 

AMUA

 

Idatziko dizuegu, jakinen duzue nun

eta noiz elkartzen ahalko garen.

 

Berantetsiak eta urduri,

Kartsu eta gogotsu,.

 

 

Ximun Manex eta Arantxa.

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

Uzta