2020 Azaroko uzta.

Ez gaitu izutzen negu hurbilak.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Urria joan zaigu eta urtero bezala neguko ordu aldaketa jin.

Egunak lehenago argituko du goizean

eta lehenago ilunduko arratsaldean.

 

Eta negua kolpez agertu zaie ere Lapurdi, Zuberoa edo Nafarroa Behereko antzoki, zinemei, erakustokiei eta jatetxeei,

Hetsi dituzte ateak. Hori da manua.

Ordu aldaketa. Neguko ordua. Eta itxialdia berriz ere.

Kale gorrian gelditu da Zaldi Urdina, Lapurdiko xendretan.

 

Baina, usaimena badugu, gustua ere bai

eta ez gira hats-hanturik oraino.

Zuekin batera eta zuei esker aitzina segituko dugu.

Dakigulako irauten duela orainak ere geroan.

Zuek gabe ezinezkoa izango baitzen orain arteko guzia.

 

Denborak ihes egiten du, hegan.

Orduak eta egunak desagertzen dira.

Badakigu inork ez duela denbora igurikatzen.

Baina, gu, zuen zai egonen gira!

 

Mila esker bihotz bihotzetik eta zaindu maite duzuen hori.

 

Besarkadak,

 

 

Ximun Manex eta Arantxa.

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

Uzta