2019 ekaineko uzta.

Azkena biderako

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Opariak baizik ez dizkigu eman Zazpi Senideko antzezlanak.Biluzirik, ur handitan sartu ginen.
Gureak, gureekin kontatzen. Gure herrian partekatzen. Axut!
Eta antzokiak mukuru bete zaizkigu.
Gure istoriakĀ ez baditugu guk kontatzen nork egingo du? Beti izango dira gurea kontatzeko prest daudenak,
gu baino hobeki ulertu gaituztenak, Europako azken ziminoak bezala ikusten gaituzten horietakoak.

Baina ikusi ditugu, neba arrebak, aita alabak, izeba ilobak... eskutik heltzen, musuzapiak partekatzen. Existitzen. Besarkadak jaso ditugu,
bihotzeko besarkada estuak.
Begiak busti, irriak harro, eta elea libro.

Azkenak emango ditugu, biderako.
Azkena, ez baita sekula bakarra gure herrian:
beti bada azkena, benetako azkena, azkenetan azkena...
Lau emanaldi eta etxera. Azkena biderako. Eta kitto.
Horrela, etxeko bide bihurgunetsuan, isilean,
norberak bere buruari erraiten ahalko dio:
Bizi gara, elkarrekin eta xutik.
Zauriak zauri, malkoak malko,
falta ditugunak sabelean erroturik, azken trago bat hartzekoak gara. Altxa dezagun basoa azken aldi bat, guretzat eta gureentzat.
Zain gaude, zuekin, eta zuenekin,
azkenetan azkenak hartzeko.
Basoak gora!

 

Ximun eta Manex

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

2019 Iraileko uzta

-------------------------------------------

2019 otsaileko uzta

-------------------------------------------

2019 urtarrileko uzta

-------------------------------------------

2018 abenduko uzta

-------------------------------------------

2019 apirileko uzta

-------------------------------------------

2019 maiatzeko uzta

-------------------------------------------

2019 ekaineko uzta

-------------------------------------------

Uzta