2020 iraileko uzta.

Xutik.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Sasoi batek bestea haizatzen du,

hostoek espaloiak zeharkatzen dituzte gure urratsen erritmoan.

Hedabide, erabakigune eta predikatzaileen ahotan

beldurra, kulpabilizazioa eta mehatxua hedatu dira.

Eta isiltasuna. Berriz ere.

Hatz erakuslearekin ez baita oinazea baizik eragiten,

udazkenean, eskuak zabal zabalik,

euskal antzerkiaren fruituak eskainiko ditugu.

Euskal jendarteak, aurreikuspen guztien gainetik

biziraun du, eta badugu zer erran, zer egin.

Gureak diren istorioak kontatuko ditugu,

eta elkartuko gara, anitz izanen gara.

Poza da jalgiko.

Minak min, zauriak zauri,

besotan hartuko gara, hitzez bada ere,

elkarrekin egonen gara,

elkartasunez, adeitasunez, begirune handiz,

zainduz eta elikatuz,

miseria honetatik ere xutik aterako gara.

 

Maitasunez eta ilusioz beterik,

 

 

Ximun Manex eta Arantxa.

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

Uzta