2019 otsaileko uzta.

Telebistak ez du dena erraiten

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Frantziako telebistak hainbat elkarrizketa edo erreportaia egin izan ditu ikastolak aipatuz.

Deabruaren ohantzea, salbaien Seaska...

Behin, hamar urteko mutiko bati galdetu zioten: “baina zuk, zertarako euskaraz hitz egiten duzu?” Haren erantzuna: “Mintzatzeko”. Oso argia izan zen erantzuna, eta ezin aproposagoa.

Zergatik euskaraz ari ote gara? Mundua mintzatzeko, koloreak erraiteko, maitemintzeko, kexatzeko...

Gogoratu gara haurtzaroko ikastolako lagunez.

Aire-hartzeko anai-arrebez.

Gurekin egon ez arren, zenbat daude gure baitan?

Azken aldietan, “Zazpi Senideko” emanaldien ondotik, hainbatek esan digute: “ni Eñaut bat naiz”, “ni Gaizka izan naiteke”, “ni Lander”, “Ihintza”...

Ez dira beste munduko istorioak “Zazpi Senideko” antzezlanak plazaratzen dituenak. Hemengo istorioak dira, ahoz aho errandakoak, telebistari kontatzea interesatzen ez zaizkionak. Borobilez eta hutsunez marraztutako abenturak eta bizipenak, ez dira karratuan sartzen.

Euskaraz kontatutakoak, euskaraz bizitakoak, kolorez, minez eta maitasunez jositakoak, antzerkian aurkitzen dira. Etxekoak, eskuz egindakoak, “gutartekoak”…

hala erraiten digute herrian.

 Altxorra mintzotik antzemaiten baita.

 Bihotza ahotsetik jalgitzen den bezala.

 

Ximun eta Manex

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

Uzta