2018 abenduko uzta.

Olentzero trenean da

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Gure aitak trena hartu du Baionako ospitalera joateko, zahartzaroak eskatzen dituen analisiak egitera;
bere aurrean haurtxo bat, bere amarekin.
Haurrak, begiak distiran, bere amari erran dio:
“Ama, Olentzero ere trenean da!".
Aitortu behar dizuegu zerbait: Baxe Nafarroko Larzabaleko ikastolako Olentzero, gure aita da. Sentitzen dugu zuen ilusioa zapuzten badugu, baina ikatzez belzturik eta Txistu deituriko asto batekin haraneko haur guzientzat Larzabaleko ikastolara joaten den Olentzero den hori,
gure aita da.
Berekin bat, gure ama (Mari-Domingi errango dute batzuek) urte bukaerako festak prestatzen hasi da. Izaia edo gorostiak laster hartuko du bere lekua gure baserrian.
Eta opariek, eta afariek... Gure familian, familia guzietan bezala, ospatuko da Olentzero, urte zaharra... baina gauzak eta jakiak sobratuko dira.
Familia guzietan bezala.
Hor ez daudenek beren lekua ukango baitute.
Hainbat anaia, arreba, ahizpa eta neba eskas baitira. Une horietan beti zaila da bihotzeko edo odoleko senideen absentzia, orduan hor dira, opariz eta jakiz.
Eta guk, anaiok, faltan botatzen ditugunen irudia, bihotza eta arima zabaltzen segituko dugu Euskal Herrian zehar "Zazpi Senideko" antzezlanarekin.
Zuenak ere hor izango dira zeharka. Ospa ditzagun.
Elur malutek dena garbitzen dute, antzerkiak bezala.

 

Ximun eta Manex

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

Uzta