2018 urriko uzta.

Gu eta gureak.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ikusle, antzerki amorratu, euskaltzale agurgarria,

Iritsi zaigu udazkena, eta "Zazpi Senideko" berpizten dugu Euskal Herrian onddoak agertzearekin batera.
Zuhaitz hoberenen ondoan, iratzeen artean.

Segur hortik ukango duzula anai, arreba, ahizpa edo neba bat. Odolekoa ez bada, bihotzekoa . Luzatu antzerki proposamena, emango dizu harekin erran gabekoa elkarbanatzeko aukera, bihotzez eta pentsaeraz.

Noiz izan zen zuek biak bakarrik bazkaldu edo afaldu zenuten azken aldia? Noiz izan zen begirada hori, non zuen arteko lotura hitzez azaldu ezina zen?

Harekin ikasi zenuen "gu" erraiten lehen aldiz. Eta orain baduzu aukera berriz erraiteko.

Baliatu, denbora ziztu bizian doa eta.

Gu. Eta gureak.

Zazpi Senideko.

 

Ximun eta Manex

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

Uzta