2019 urtarrileko uzta.

Esperantzatik bizirik atera garenoi

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Aitaxik, Figueiridoko kontzentrazio esparruan atera zuen argazki hau; zangoen azpian, hamarnaka gorputz lurperatuak zirela oroitzeko. Akatuak, torturatuak, haragituak...
Eta argazki hau gelditzen da historia kontatzeko.
Segundo baten berrogeita hamarra. Frankistek euskaraz mintzatzeagaitik susmagarritzat jo eta nazien aurka borrokatzera zioala deduzitu ondoren sartu zuten kartzelan. Irudian, kartzelaratutako bi gizon, harro eta duin. Handik atera, eta gerrara : Ipar Afrikan, Ingalaterran, Frantzian, eta Alemanian ere izan zen aitatxi, nazien aurka borrokatzen.

Bi hauek, lagunak ote ziren? Borrokaren anaiak? Ez dakigu. Badakigu aldiz, bizirik irauten dugula haien esperantzaren, duintasunaren eta
maitasunaren ondareari esker.
Kide, lagun, anai. Euskal memoriaren aztarna bat.
Hainbat istorio.
Zenbat herri dugu oraindik ahoz aho kontatzeko?

Basaurin, preso baten ama etorri zaigu ikuskizunaren ondotik. Bere alabak jakin zuen Zazpi Senideko Basaurin pasako zela beste senide batzuengandik.
Esan zion joan behar zela ikustera antzezlana.
Hitzetik hortzera, mezua zabaltzen da.
Antzerkia, lotura bihurtzen da kilometroetatik at, urteak zeharkatuz, paretarik gabe gure artean.
Gabonak pasa dira, baina bizirik irauteko esperantza
ez da itzali.
Xutik gaudelako negu gorrian.
Urte berriko besarkada beroenak,

 

Ximun eta Manex

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

Uzta