2019 apirileko uzta.

Gu

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ikusi dugu, osaba bat bere iloba antzerkira ekartzen.

Ikusi dugu, senide bat beste senide baten ondoan jartzen antzokiko jarlekuetan.

Ikusi dugu, neba bat arreba besotan hartzen.

Beraiena ere baden historia bat
familian konpartitu nahi zuten.

Eskutik heltzen zirenean, beren begiradek hitzek baino gehiago zioten: hau zurea eta nirea da.

Gurea da. Eta on zait hau zurekin partekatzea.

Antzerkiak batzen gaitu,
eta existitzeko aukera eskaini digu.

Gurea da, eta gurea dena hartzen dugu.

Ezer ez zaigu eskainia izango,
baina iraun dezagun bizirik.

Xutik, gureari begira.

Udaberriko lilien promesak uda baten ametsa dakar.

Biarritzeko gaztetxean edo Donostiako antzoki oparoenean.

Ilargi beteak argiturik, ez al gara iloba, senide edo arreba baten begietan handiago ikusten?

Esku horiek opariak dira.

Esku horiek, bata bestearen babespean,
antzokiko bidean elkartu dira.

“Gu” izateko.

Eta “Gu” garenean,
zein politak diren martxoko itsas tenpestak..

 

Ximun eta Manex

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

2019 Iraileko uzta

-------------------------------------------

2019 otsaileko uzta

-------------------------------------------

2019 urtarrileko uzta

-------------------------------------------

2018 abenduko uzta

-------------------------------------------

2019 apirileko uzta

-------------------------------------------

2019 maiatzeko uzta

-------------------------------------------

2019 ekaineko uzta

-------------------------------------------

Uzta