Zaldi Urdina | 2019 · 83 emanaldi
Axut! · ArteDrama · Dejabu
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Sinopsia.
Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.
Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain ohi traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.
Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.
Lan taldea.
Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin idatzia
Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga
Aktoreak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide
Koreografia: Philippe Ducou
Musika: Asier Ituarte
Jantziak: Marodi sorkuntzak
Argiztapen diseinua et teknika: Aitz Amilibia eta Ieltxu Ostolaza
Teknika: Aitz Amilibia
Irudia: Oier Zuñiga
Argazkiak: Ainhoa Resano
Teaserra: Eñaut Castagnet
Media: Roberto Quintana
Ekoizpena: Iasone Parada
Banaketa: Irantzu Azpeitia
Bitartekaritza, hezkuntza artistikoa eta kulturala: Arantxa Hirigoyen
Deskargak.
· Kartela: zu-kartela.jpg
· Eskuorria: zaldi-urdina-eskuorria.pdf
· Dosierra: zaldi-urdina-txostena.pdf
Prentsa.
· Berria. "‘Zaldi urdina’ antzokietan trostan abiatzeko prest da"
· Gara. «Zaldi urdina», droga bidelagun, euskal historia garaikideari begira.
· Argia. "Eroinak eragindako sarraskia taula gainean"
· Eitb. "Zaldi Urdina antzezlana hastera doa"
· Euskadi Irratia. "Zaldi urdina trostan abiatzeko prest"
<
>
Zazpi Senideko | 2018 · 61 emanaldi
Axut! · ArteDrama · Le Petit Théâtre de Pain
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Sinopsia.
Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?
Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.
Lan taldea.
Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga eta
Eñaut Castagnetekin idatzia.
Zuzendaria: Ander Lipus
Aktoreak: Ximun Fuchs eta Manex Fuchs
Idazkera aholkularia: Igor Elortza
Eszenografia eta argiztapen diseinua: Josep Duhau
Musika: Ximun Fuchs
Bideoak: Zigor Garro, Eñaut Castagnet
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Musika aholkularia: Asier Ituarte
Afitxa: No Media Estudio
Ekoizpena eta banaketa: Iasone Parada, Irantzu Azpeitia, Elorri Etcheverry, Xabino Alkorta, Katti Biscay, Elise Robert Loudette
Deskargak.
· Dosierra: zazpi-senideko-dosierra.pdf
· Eskuorria: zazpi-senideko-eskuorria.pdf
· Kartela: zazpi-senideko-kartela.tif
Prentsa.
· Info 7. "Zazpi Senideko antzezlan berria prest dute..."
· Radio Kultura. Kultur Kuboa.
· Ahoz Aho. "Egin eta eragin dezagun, has gaitezen..."
· Berria. "Anai-arreben absentziaz"
· Gara. "Artisten anaitasun bizipenak agertokira daramatzan obra"
· Berria. Kritika. "Gure gu zapuztuak"
· Gara. Kritika. "Zinez eta minez"
· Ortzadar. "Artedrama eta Le Petit Théâtre de Pain konpainien lan berriak"
· Euskai Irratia. "Zazpi senideko, bi aktore, anai, senidetasunaz"
<
>
Errautsak | 2010 · 45 emanaldi
ArteDrama · Le Petit Théâtre de Pain · Dejabu Panpin Laborategia
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Sinopsia.
Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa.
Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.
Lan taldea.
Taula Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Aktoreak: Ander Lipus (Zigor), Manex Fuchs (Erramun),
Ximun Fuchs (Kaiet), Miren Gaztañaga (Eider),
Ainara Gurrutxaga (Pili), Urko Redondo (Fermin)
Idazkera: Igor Elortza & Unai Iturriaga
Eszenografia: Jose Pablo Arriaga
Argiztapen diseinua: Josep Duhau
Argazkiak: Ainhoa Resano
Kartela: Lontxo Yriarte
Adminiztrazioa: Xabino Alkorta, Vincenç Claverie,
Elorri Etcheverry, Aurélie Lambert
Teknika: Xabino Alkorta
Deskargak.
· Kartela: ERRAUTSAK-kartela.jpg
· Dosierra: ERRAUTSAK-dosierra.pdf
Prentsa.
· Argia. "Belaunaldi baten errautsak"
· Berria. "Rockaz, sexuaz eta drogaz erraustu"
· Deia. "SUAK BIZIRIK DIRAU?"
· Berria (Agus Perez). "Aizkorakadak"
<
>
<
>
Amua | 2021
Axut! · ArteDrama
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Sinopsia.
Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?.
Lan taldea.
Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Koreografia: Philippe Ducou
Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs
Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs
Musika: Maite Larburu
Eszenografia eta jantziak: Fran Dussourd
Argiztapen diseinua eta teknika: Aitz Amilibia
Soinu diseinua: Philippe Barandiaran
Bideo sorkuntza: Eñaut Castagnet
Argazkiak: Ainhoa Resano
Diseinu grafikoa: Roberto Quintana
Ekoizpena: Iasone Parada, Argi Perurena, Mikel Unamunzaga
Banaketa: Irantzu Azpeitia
Mediazioa: Arantxa Hirigoyen
Deskargak.
· Kartela: amua-kartela.jpg
· Eskuorria: amua-eskuorria.pdf
· Dosierra: amua-dosierra.pdf
Prentsa.
· EiTB Kultura. "Amua, maitasun politikoaz"
· Euskadi Irratia. "Amua, maitasuna zer den galdetzen hasteko"
· Berria: "Pertsonala izango da ala ez da izango"
· Berria: "Maitasun amuak harrapatua"
· Gara: "Maitasunari begiratu dio "Amuak" komedia sentimental politikoak"k
Sinopsia.
Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.
Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.
Lan taldea.
Unai Iturriaga & Igor Elortzarekin idatzia
Zuzendaria: Ximun Fuchs
Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Erika Olaizola, Pako Revueltas.
Argiztapena: Josep Duhau
Koreografia: Philipe Ducou
Musika: Asier Ituarte
Teknika: Gotzon Hegoas
Argazkiak: Guillaume Méziat
Bideoa: Eñaut Castagnet
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Irudia: Hiru Damatxo
Media: Roberto Quintana
Administrazioa: Iasone Parada, Elorri Etcheverry, Xabino Alkorta, Kattalin Ezkurra, Irantzu Azpeitia, Elise Robert Laudette.
Deskargak.
· Kartela: fbg-kartela.jpg
· Eskuorria: fbg-eskuorria.pdf
· Dosierra: franco-txostena.pdf
Prentsa.
· Berria. "Nurenbergen izan ez zirenak"
· Gara. "Memoria bizia taularatzeagatik"
· Ahoz aho. "'Francoren bilobari gutuna' antzezlana, azaroak 9an Donostian"
· Ortzadar. "Frankismoak gure gizartean utzi dituen zauriak"
· Hamaika. "Urriaren 31n irakurriko dute lehen aldiz"
<
>
Francoren bilobari gutuna |
2016 · 60 emanaldi
ArteDrama · Le Petit Théâtre de Pain · Dejabu Panpin Laborategia
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Sinopsia.
Hamlet XXI. mendean eta Euskal Herrian.
Hamlet, gaur eta hemen.
Hamlet antzerkien antzerkia da. Garai bakoitzak bere irakurketa behartzen du. Argiki eta arintasunez, Shakespearek munduaren eromena marrazten du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da : gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, dirugosea, hitza hitz ala hitza jan. Baina erabakia ez da ekintza, eta aizu dena ez da justizia noski... hor da hauzia.
“Errautsak” ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespearen obra gureganatzen dugu, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin. Xabier Mendigurenek adaptazioa izenpetzen du.
Hamlet, gurea...
Lan taldea.
Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Autorea: William Shakespeare
Adaptazioa: Xabier Mendiguren
Aktoreak: Ander Lipus, Ainara Gurrutxaga, Manex Fuchs, Maika Etxekopar, Iñaki Ziarrusta, Miren Tirapu, Urko Redondo,
Argiztapen diseinua: Josep Duhau
Koreografia: Philippe Ducou
Musika: Asier Ituarte
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Argazkiak: Amaia Jorajuria & Guillaume Méziat
Kartela: Lontxo Yryarte
Web arduraduna: Zuriñe Soto
Administrazioa: Elorri Etcheverry, Iasone Parada, Xabino Alkorta, Kattalin Ezcurra, Irantzu Azpeitia
Deskargak.
· Kartela: HAMLET-kartela.jpg
· Dosierra: HAMLET-dosierra.pdf
· Eskuorria: HAMLET-eskuorria.pdf
Prentsa.
· Berria. "Hamlet Euskalduna balitz"
· Argia. "XXI. mendeko euskaldunarenlarrua..."
· Ortzadar. "izan... ala izan"
· Diario Vasco. "Ekintzara pasa edo ez..."
· Berria (Ximun Fuchs). "Antzerkia, helburua eta tresna"
<
>
Hamlet | 2013 · 45 emanaldi
ArteDrama · Le Petit Théâtre de Pain · Dejabu Panpin Laborategia
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
KONTAKTUA: info@axut.eus // Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97 // Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28 !
Antzezlanak
Biran:
Hondamendia
Hondamendia | 2022
Axut! · ArteDrama
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Sinopsia.
Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?
2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.
2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?
Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea?
Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri.
Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.
Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.
2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.
Lan taldea.
Zuzendaritza_ Ximun Fuchs
Idazlea_ Harkaitz Cano
Aktoreak_ Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerà, Eneko Gil, Ane Sagüés, Jon Ander Urresti
Bideoa_ Maialen Belaustegi
Koreografia_ Philippe Ducou
Musika_ Maite Larburu, Asier Ituarte
Eszenografia_ Fran Dussourd
Jantziak_ Xabier Mujika
Argiztapen Diseinua_ David Bernués (Acrónica)
Soinu Diseinua_ Philippe Barandiaran
Teknika_ Ieltxu Ostolaza
Teaserra_ Eñaut Castagnet
Argazkiak_ Ainhoa Resano
Diseinu Grafikoa_ Unai Bergara
Webgunea_ Roberto Quintana
Ekoizpena_ Iasone Parada, Mikel Unamunzaga, Argi Perurena
Mediazioa_ Arantxa Hirigoyen
Banaketa_ irantzu Azpeitia
Deskargak.
· Kartela: hondamendia-kartela.jpg
· Txostena: hondamendia-txostena.pdf