Francoren Bilobari Gutuna – 2016

ArteDrama • Le Petit Théâtre de Pain • Dejabu Panpin Laborategia

>> 60 emanaldi

Sinopsia.

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan.  Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

LAN TALDEA

Unai Iturriaga & Igor Elortzarekin idatzia

  • ZUZENDARIA: Ximun Fuchs
  • AKTOREAK: Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Erika Olaizola, Pako Revueltas.
  •  ARGIZTAPENA: Josep Duhau
  • KOREOGRAFIA: Philippe Ducou
  • MUSIKA: Asier Ituarte
  • TEKNIKA: Gotzon Hegoas
  • ARGAZKIAK: Guillaume Méziat
  • BIDEOA: Eñaut Castagnet
  • JANTZIAK: Marodi Sorkuntzak
  • IRUDIA: Hiru Damatxo
  • MEDIA: Roberto Quintana
  • ADMINISTRAZIOA: Iasone Parada, Elorri Etcheverry, Xabino Alkorta, Kattalin Ezkurra, Irantzu Azpeitia, Elise Robert Laudette.