Antzezlanak
Amua • Zaldi Urdina • Errautsak • Zazpi Senideko • Francoren bilobari gutuna • Hamlet
Hondamendia – 2022
Axut! • Artedrama
Sinopsia.

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?
2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.
2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?
Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea?
Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri.
Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.
Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.
2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.
Amua – 2021
Axut! • Artedrama
Sinopsia.

Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?
Zaldi Urdina – 2019
Axut! • Artedrama • Dejabu
>> 83 emanaldi
Sinopsia.

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.
Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain ohi traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.
Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.
Zazpi Senideko – 2018
Axut! • Artedrama • Le Petit Théâtre de Pain
>> 61 emanaldi
Sinopsia.

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?
Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.
Prentsa.
- Info 7. “Zazpi Senideko antzezlan berria prest dute…”
- Radio Kultura. Kultur Kuboa.
- Ahoz Aho. “Egin eta eragin dezagun, has gaitezen…”
- Berria. “Anai-arreben absentziaz”
- Gara. “Artisten anaitasun bizipenak agertokira daramatzan obra”
- Berria. Kritika. “Gure gu zapuztuak”
- Gara. Kritika. “Zinez eta minez”
- Ortzadar. “Artedrama eta Le Petit Théâtre de Pain konpainien lan berriak”
- Euskai Irratia. “Zazpi senideko, bi aktore, anai, senidetasunaz”
Francoren Bilobari Gutuna – 2016
ArteDrama • Le Petit Théâtre de Pain • Dejabu Panpin Laborategia
>> 60 emanaldi
Sinopsia.

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.
Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.
Prentsa.
Hamlet – 2013
Axut! • Artedrama • Le Petit Théâtre de Pain • Dejabu Panpin Laborategia
>> 45 emanaldi
Sinopsia.
Hamlet XXI. mendean eta Euskal Herrian.
Hamlet, gaur eta hemen.
Hamlet antzerkien antzerkia da. Garai bakoitzak bere irakurketa behartzen du. Argiki eta arintasunez, Shakespearek munduaren eromena marrazten du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da : gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, dirugosea, hitza hitz ala hitza jan. Baina erabakia ez da ekintza, eta aizu dena ez da justizia noski… hor da hauzia.
“Errautsak” ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespearen obra gureganatzen dugu, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin. Xabier Mendigurenek adaptazioa izenpetzen du.
Hamlet, gurea…
Prentsa.
- Berria. “Hamlet Euskalduna balitz”
- Argia. “XXI. mendeko euskaldunarenlarrua…”
- Ortzadar. “izan… ala izan”
- Diario Vasco. “Ekintzara pasa edo ez…”
- Berria (Ximun Fuchs). “Antzerkia, helburua eta tresna”
Errautsak – 2010
ArteDrama • Le Petit Théâtre de Pain • Dejabu Panpin Laborategia
>> 45 emanaldi
Sinopsia.

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.
Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.
Prentsa.
- Argia. “Belaunaldi baten errautsak”
- Berria. “Rockaz, sexuaz eta drogaz erraustu”
- Deia. “SUAK BIZIRIK DIRAU?”
- Berria (Agus Perez). “Aizkorakadak”



















































